Jarduerak
Bizikletazko ibilbideak
43,13 km
890 m
Moderatua
Zirkularra
BP Index: 57
Lizarraldeko zona honetako bidezidorrek badute beren historia eta are beren izenak, mendi-bizikletazko zenbait probatako iraganbidea izan baitira. Ibilbide honetan ez dugu desnibel handirik metatuko. Guztira 25 bidezidorretan zehar ibiliko gara, zailtasun tekniko eta fisiko handirik gabe, eta mota guztietako paisaiak zeharkatuko ditugu, Montejurrako iparraldeko hegaletik Monjardíneko hegaleraino, Ega ibaiaren erriberatik eta Santa Bárbara eta Ostaita muinotxoetatik pasatuz.
37,93 km
938 m
Ertaina - Altua
Zirkularra
IBP Index: 69
Bidezidorrez betetako ibilbide ikusgarri honetan, Montejurrako iparraldeko aurpegia eta hegoaldeko zona txiki bat biziki deskubrituko ditugu. Ezin da ulertu Lizarraldea bisitatzea eta Montejurrara ez igotzea. Kasu honetan, ez gara Antenen Tontorreraino helduko, baina oso urrun ere ez gara geldituko; beraz, beti daukagu aukera trazadurari “ihes egiteko” eta saritzat bista ikaragarriak eskaintzen dituzten hormigoizko arrapala gogorrei aurre egiteko. Oraingoan ez ditugu bidezidor teknikoenak sartu, baina ibilbidea egiteko eta esperientziaz benetan gozatzeko nolabaiteko esperientzia eduki behar da bizikletaren maneiuan.
38,33 km
708 m
Moderatua
Zirkularra
Lizarraldeko bidezidor mitikoez gozatzeko ibilbide ederra.
Ihabar: bidezidor hau duela urte gutxi sortu zen, baina jada mitikoa da Camping Iratxetik egindako irteera guztietan.
Montejurrako hegala: luzea, polita, hostotsua, bihurgunetsua, azkarra... Dena dauka.
Muskilda: mendi txikia da, baina badauzka non zauden jakitea galaraziko dizuten bidezidorrak.
Isurudia: igoera gogorra La Ballenaren hasieran, bidezidor eta bista ikusgarrietan zehar.
La Ballena: mitikoa mitikoen artean.
Murciélago: ausartuko zara ezagutzera?
Arínzano: upategi handientsua.
El Tubo: landaredizko tunela.
Kanpinerako igoera: indarra gelditzen bazaizu, gustura igoko duzu. Bestela...
55 km
650 m
Moderatua
Zirkularra
Itzuli ederra, Ega eta Galbarra ibaietako bidezidorren bila. Hainbat kilometro, baina eramangarriak, bidezidorrak ederrak direlako eta igoerek, politak izateaz gain, ez dutelako desnibel handirik edo luzerik...
40 KM
600 M
Moderatua
Zirkularra
Ibilbide eder hau Camping Iratxetik hurbil dauden bidezidorretatik igarotzen da, baita pixka bat urrunago daudenetatik ere, kanpinaren inguruez pixka bat haraindi dagoena ezagutzen ahal izateko.
Erabat egokia bizikletetarako eta guztiz bikaina.
Nabarmentzekoa da Arínzano upategirako bisita... Toki idilikoa.
102,21 km
1.445 m
Moderatua
Zirkularra
IBP Index: 100
Ohi ez bezalako ibilbide bat, non mendate tipikoek zonako hormei uzten baitiete lekua. Ibilbidearen lehen zatian, Deierrin eta Gesalatz ibarrean barneratuko gara, Muruko, Hiriberri Deierriko eta Aizkoako igoerak gaindituko dugu eta pista hormigoiztatuak, hala nola Muetzetik Errezura doana, zeharkatuko ditugu. Horrek ohituta gaudenaz bestelako ikuspegi bat ekarriko digu. Eraulera isurialde errazetik igoko gara eta, ondoren, Allin ibarrerantz eta horma txikiz jositako hormigoizko pista amaigabeetarantz abiatuko gara. Ibar hori utzi eta Egaibarrera joko dugu. Oraingo honetan, ibilbidearen azken zatirantz iragateko zona izanen da. Hain zuzen ere, amaierako paisaia lehorragoa izanen da hegoalderantz joan ahala, eta Olexoako eta Lukingo goialdeak nabarmenenak izanen dira, baina ez bakarrak. Hitz batean, ibilbide bihurgunetsua baina oso gomendagarria, bai zeharkatuko ditugun paisaien aniztasunagatik bai bideko leku askotan aurkituko dugun trafiko eskasagatik.
80,66 km
1299
Ertaina
Zirkularra
Itzuli honetan, Lizarraldeko mendate ospetsuenetako bat bisitatuko dugu: Lezaungo mendatea. Igoera oso gogorra ez den arren, azkenean beti egiten da zail, beharbada aurretiko lursaila txirristaz beteta dagoelako eta hankak ahitzen dizkigulako. Zailtasun menditsu hori gainditutakoan, ibilbidearen bigarren zatiari ekinen diogu. Zati hori pixka bat lasaiagoa da baina igoera txikiz beteta dago, adibidez, Eraulera alde leunenetik, Olexoara eta Arroniztik. Barbarineraino. Hitz batean, ibilbide polita eta lasaia, non Estella-Lizarratik pasatzean bakarrik aurkituko baitugu trafiko-dentsitate handia.
102 km
1586 m D+
Ertaina - Altua
Zirkularra
Itzuli ederra eta monumentala.
Errepide sekundarioez eta Camping Iratxetik hurbil dauden 5 monumentuez gozatzen ahalko duzue.
Ibilbidearen inguruko paisaiak eta zelaiak ere harrigarriak dira.
Monumentuetara heltzeko, aldapatxoren bat aurkituko duzu, baina sufrimenduan datza heltzearen plazera.
Goza ezazue.
87,81 km
1100
Ertaina - Altua
Zirkularra
IBP Index: 82
Kanpinetik gravel-bizikletazko ibilbide anitz egin ditzakegu, eta kasu honetan Montejurrako hegoaldean ardaztuko gara, modalitate honetarako ezin hobeak diren ehunka kilometro nekazaritza-bide baitaude hor. Zona horretara hurbiltzeko bidean bizikleta hauetarako tarte zailenak metatzen dira eta atal hautsiagoak eta bidezidorren bat ere badaude, baina ez dugu izanen bizikletatik jaitsi beharrik. Arellanora heldutakoan, Alloko zelaietarantz joko dugu eta nekazaritza-eremu izugarri horietan bizikletok eskaintzen dituzten aukerak ustiatzen ahalko ditugu. La Solanan sartzean, itzulera hasiko dugu, Ega ibaiaren erriberari jarraituz eta Arínzanoren mahasti ederrak zeharkatuz. Behin Villatuertara helduta, Lizarrara doan bizikleta-zidor berria hartuko dugu eta herri horretatik goranzko azken tarteari eginen diogu aurre, kanpineraino, Iratxeko monasterioaren ondotik pasatuz.




