Instalazioak
Animazioa
Artistak
Zure entrenamendu eta dibertsiorako
talderik onena
Nafarroako Camping Iratxen, udako hilabeteetan —uztailean eta abuztuan— ezin konta ahala jarduera eta entretenimendu antolatzen dira haur eta helduentzat.
Esperientzia handiko 4 monitore profesionalez osatutako taldea daukagu eta, urtero, bizitza eta alaitasuna ematen dizkiote gure opor-esparruari. Izan ere, aukera anitz dauzkagu zuk ongi pasatzeko: uretan zein lehorrean, zutik zein eserita, baloiarekin zein erraketarekin... Edozer aukeratzen duzula ere, dibertsioa bermatuta dago.
-

Kirol-jarduerak
Urtero, Camping Iratxeko animazio-taldeak bere burua berrasmatzen du aukera-sorta zabala eskaintzeko: kirol-jarduerak, txangoak, jai tematikoak, lehiaketak, haurrentzako tailerrak, askotariko jolasak, aerobica, etab.
-

Askoz gehiago
Animazio-taldearen eguneroko programazioa eta jarduerak osatzeko, gure eskaintzari balio erantsia ematen dioten beste jarduera puntual batzuk ere eskaintzen ditugu: aztia, pailazoak, gaztelu puzgarriak, aparraren jaia, kontzertuak, etab.
