Instalazioak
Kafetegia eta jatetxea

Kafetegi- eta jatetxe-zonaren ikonoa
Kafetegi- eta jatetxe-zonaren ikonoa

Gure kanpina

Arrazoi anitzengatik
berezia

Instalazioak, enklabea, giza ekipoa eta, jakina, sukaldaritza.

Nafarroako Camping Iratxen lurraldeko produktuak zein menu landuak jan ditzakezu, baita kalitate oneko janari lasterra edo gure sukaldeko pintxo bereziak ere.

Zenbait sukaldaritza-zona dauzkagu, bai kanpokoak bai barrukoak, garagardo gozo eta hotz batez gozatzeko, lagunekin freskagarri bat hartzeko, bazkaltzeko edo goizerdian pintxo bat jateko.

Jatetxea duen kafetegi zabal bat daukagu, 2 solairutan banatuta.

Bi terraza handi: bata Lokizera eta Monjardínera eta bestea Montejurrara begira.

  • Kafetegi- eta jatetxe-zonaren ikonoa

    Zerbitzuak

    Gure kafetegiaren barruan, tamaina handiko hiru telebistak askotariko kirol-programazioa eskainiko dizute egunero. Txikienentzat barruko txiki-park bat eta jolas-areto bat dauzkagu, baita kanpoko zabuak ere, terrazaren ondoan. Gainera, doako wifia, haurrentzako ludoteka, informazio turistiko eguneratua eta, noski, atsedenleku zabalak izanen dituzu eskura.

  • Kafetegi- eta jatetxe-zonaren ikonoa

    Sukaldaritza

    Zer nahi duzu bazkaltzeko edo afaltzeko? Otordua errazteko, gure kafetegian self-service menu tradizionala eta plater konbinatuak eskaintzen dizkizugu eta plan informalago bat ere aukeratu dezakezu: anoak, pizzak, ogitartekoak, hanburgesak, etab.

  • Kafetegi- eta jatetxe-zonaren ikonoa

    Zerbitzu bereziak

    Gure kafetegian ospakizunak antolatzeko aukera eskaintzen dizugu. Jaunartzeak, bataioak, urtebetetze-jaiak, familien edo lagunen bilerak, zure gustura prestatutako menu guztiz pertsonalizatu batekin edo self-service menu batekin. Eta enkargatu eta eraman nahiago baduzu, gure catering-zerbitzua ere jartzen dizugu eskura: zabala eta oso askotarikoa denez, ziur gaude asmatuko duzula.