Instalazioak
Supermerkatua
Supermerkatua
Asteko egun guztietan
behar duzuna
Gure Camping Iratxe Aiegin (Nafarroa) dago eta asteko egun guztietan zabalik dagoen supermerkatua dauka, zure egonaldirako behar duzun guztia eskaintzeko.
Espazio zabal honetan, jateko eta higienerako oinarrizko produktuak, kapritxoak eta kanpinean zauden bitartean beharrezkoa gerta dakizukeen guztia aurkituko dituzu.
-

Ogia, opilak eta prentsa
Egunero, ogi laberatu berria 09:00etatik 20:00etara arte, baita gozozaleentzako askotariko opilak ere. Eguneroko prentsa, jakina, informatuta egon zaitezen.
-

Haragia
Gure harategi-atalean gure produktu kutuna gailentzen da, Iratxeren txuleta, eta urdaitegi-produktuak ere eskaintzen dizkizugu, bai ontziratuta bai unean bertan zerbitzatuta.
-

Fruta eta barazkiak
Fruta eta barazki freskoak, hurbilekoak, zure eskura, Lizarraldeko produktuen berezko zapore eta kalitatearekin
-

Askotarikoak
Gure supermerkatuan izoztuak, drogeria-atala, askotariko janariak, gozokiak, izozkiak, esnekiak eta abar ere badaude. Egunerokoan beharrezkoa gerta dakizukeen guztia baita kapritxo bat edo beste ere.
