Instalazioak
Kirol- eta aisia-zona

Dibertsioa

Kantxan
eta kantxatik kanpo

Lagunartean inprobisatutako futbol-partida bat, familian jokatutako padel-txapelketa bat, frontenis-lehiaketa bat… Kirolak, aisiak eta dibertsioak ez dute mugarik Camping Iratxen.

Adin guztietako jendeak gozatzeko kirol-zuzkidura handiak eta aire zabaleko instalazioak dauzkagu.

  • Kirol-zonaren ikonoa

    Jokalekuak

    Nabarmentzekoak dira arauzko 11 futboleko zelaia eta 7 futboleko zelaia, baita areto-futbolean eta saskibaloian aritzeko erabilera anitzeko pista eta boleibol-zelaia ere. Era berean, tenis-pista, padel-pista eta esku-pilotarako, palarako edo fronteniserako pilotalekua dauzkagu.

  • Kirol-zonaren ikonoa

    Igerilekua

    Jacuzzia eta ur-jauzia dituen kirol-igerileku bat eta txikienek plisti-plasta eginez gozatzeko igerileku bat dauzkagu. Erabat zainduta daude eta arauzko segurtasun-neurri guztiak betetzen dituzte.

  • Kirol-zonaren ikonoa

    Parkea eta gehiago

    Barruko esparruan, kafetegiari erantsita, jolaserako makinen aretoa dago. Era berean, haurrentzako bola-parke bat daukagu barruan eta zabuak dituen haurren jolastoki bat kanpoan. Petankan eta birletan jokatzeko zona batek eta ping-pong mahaiek osatzen dute gure kirol- eta aisia-instalazioak, eta bizikleten alokairua ere eskaintzen dugu